top of page
Saskien banaketa nola funtzionatzen duen
Maiatzatik ekainera, biak barne, astelehen gauero, nik lantzen ditudan barazkiak eta nire basetxeko arrautzak banatzen ditut.
Jendeak bere atariko giltza uzten dit eta nik bere etxeko atean uzten diot saskia; modu honetan asteartean esnatzen denean saskia atean dauka.
Saski bakoitzaren prezioa 13 euro da.
Ez daukazu inolako konpromisorik.
Etxera eramatea ez baduzu nahi, Meridiano Tabernatik (Jacinto Benavente 37) pasa zaitezke saskia jasotzera asteartean goizeko 9.00etatik 23.00ak arte.
Elkar ulertzeko modurik onena niri deitu eta zehaztasun gehiagorekin azaltzea da.
bottom of page